Utilizamos cookies propias y de terceros para realizar el análisis de la navegación de los usuarios y mejorar nuestros servicios. Al pulsar Acepto consiente dichas cookies. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, pulsando en Más información. Más información

Normas Piscina Verano

NORMATIVA PARA EL BUEN USO DE LAS PISCINAS E INSTALACIONES

  1. Todas las instalaciones del recinto serán utilizadas correctamente por las personas abonadas, siendo responsables las personas usuarias de los daños y deterioros que se produzcan por su descuido, negligencia o infracción reglamentaria.
  2. No se permitirá la entrada en el andén vestido ni con calzado inadecuado y, en las zonas de césped se podrá transitar calzado o con chancletas, en traje de baño o ropa deportiva.
  3. No se permitirá comer en el césped, se habilitará una zona adecuada para ello dentro del recinto, excepto helados y chucherías.
  4. Las personas usuarias pondrán especial cuidado en mantener limpias las zonas que utilicen, haciendo uso de papeleras, ceniceros y demás elementos.
  5. Las personas abonadas, para entrar en el recinto de las instalaciones deberán presentar el carnet de abonado, e incluso una vez dentro del recinto, deberá ser exhibido si fuera requerido por los empleados responsables del servicio.
  6. No se permitirá la entrada al recinto de las instalaciones de vehículos, incluso bicicletas, triciclos, etc. Solamente cochecitos de niños y de personas con movilidad reducida.
  7. Será obligación y responsabilidad exclusiva de los progenitores o personas a quienes los confíen, la vigilancia y cuidado de los niños.
  8. El Ayuntamiento no se responsabiliza de los accidentes que puedan sufrir las personas usuarias dentro de las instalaciones, salvo los que tuvieran causa por deficiencias de las propias instalaciones.
  9. Es obligatoria la ducha antes de la entrada en el agua de las piscinas.
  10. Está prohibido fumar y comer en los andenes de las piscinas.
  11. Se permite uso de flotadores a los menores, siempre que estén acompañados de un adulto que será el responsable de su buen uso.
  12. Se aconseja utilizar gafas de agua, para evitar los ojos rojos.
  13. Elortzibar no responde de los objetos que se extravíen o deterioren durante el baño.
  14. Los juegos en la zona verde y piscina grande, deberán cesar siempre que causen molestias a otras personas usuarias.
  15. Quedan terminantemente prohibidas las bromas y molestias entre bañistas, exigiéndose el más completo respeto.
  16. Elortzibar podrá reservar de manera excepcional y con comunicación previa a las personas usuarias una calle o espacio determinado de la piscina.
  17. Elortzibar podrá retirar el carnet de modo temporal o definitivo a quien incumpla estas normas.
  18. Las normas quedan abiertas a cualquier problema no recogido en ellas, que deberá comunicarse a Elortzibar para su tratamiento.
  19. Así mismo, las quejas se presentarán por escrito a Elortzibar mediante la hoja que se facilitará en recepción.

 

 

 

IGERILEKUAK ETA INSTALAZIOAK ONGI ERABILTZEKO ARAUAK

 

  1. Abonatuek ongi erabiliko dituzte barrutiko instalazio guztiak; kalterik baldin bada, instalazioak axolagabekeriaz edo arduragabekeriaz erabiltzearen ondorioz edota arauak urratzearen ondorioz, erantzuleak erabiltzaileak izanen dira.
  2. Debekatua dago nasan jantzita eta oinetako ezegokiekin sartzea. Belar-eremuetan, oinetakoak edo txankletak erabil daitezke, bai eta bainu-jantzia eta kirol arropa ere.
  3. Debekatua dago belardian jatea, izozkiak eta litxarreria izan ezik. Barruti barnean, eremu egoki bat moldatuko da jateko.
  4. Erabiltzen dituzten lekuak garbi mantentzen saiatuko dira erabiltzaileak, paperontziak, hautsontziak eta gainerako elementuak baliatuta.
  5. Abonatuek bazkide-txartela aurkeztu beharko dute instalazioetako barrutian sartzeko, eta behin barnean, erakutsi beharko da, zerbitzuaz arduratzen diren langileek txartela eskatzen badute.
  6. Ez da zilegi barrutian ibilgailuak, bizikletak, trizikloak, etab. sartzea, ez badira haur-kotxeak eta mugikortasun urritukoek erabilitakoak.
  7. Haurrek gurasoen edo arduradunen –ez beste inoren– zaintzapean eta ardurapean egon beharko dute.
  8. Udalak ez du erantzukizunik izanen, erabiltzaileek instalazioetan istripuak badituzte, salbu instalazioen gabeziek eragindakoak badira.
  9. Igerilekuetan bainatu baino lehen, dutxa hartu beharra dago.
  10. Debekatua dago igerilekuetako nasetan erretzea eta jatea.
  11. Adingabeek flotagailuak erabil ditzakete, heldu batek lagunduta badaude; heldua haren erabilera onaren erantzulea izanen da.
  12. Gomendagarria da ur-betaurrekoak erabiltzea, begiak ez gorritzeko.
  13. Elortzibar-ek ez du erantzukizunik izanen, bainuan objektuak galdu eta hondatzen badira.  
  14. Berdeguneko eta igerileku handiko jolasak eten eginen dira, beste erabiltzaile batzuei traba egiten bazaie.
  15. Guztiz debekatuak daude bainularien arteko txantxak eta eragozpenak; erabateko errespetua behar da.
  16. Elortzibar-ek, salbuespenez eta aurrez erabiltzaileei jakinarazita, igerilekuko kale edo gune jakin bat erreserbatzen ahalko du.
  17. Elortzibar-ek txartela kentzen ahalko dio behin-behinekoz edo behin betiko arau hauek urratzen dituenari.   
  18. Arauetan jasota ez dagoen arazo oro Elortzibar-i jakinarazi beharko zaio, arautze aldera.
  19. Era berean, kexak modu idatzian aurkeztuko zaizkio Elortzibar-i, harrera-lekuan eskura dagoen orriaren bidez.